IRUTXULOKO HITZAri esker, kontzertuaz gozatuko dute Sara Zabalak eta Naroa Bujandak.
Lauroba taldea. (Argazkia: Ane Lauroba)
Laugarren diskoa grabatu berri du Laurobak, eta laster kalean izango da. Hori bai, zuzenean estreinatuko dute diskoa Donostiako Doka aretoan, apirilaren 2an, 20:00etan. IRUTXULOKO HITZAk kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu, eta Sara Zabala eta Naroa Bujanda izan dira irabazleak; hala, lagun banarekin joateko aukera izango dute, emanaldiaz gozatzera.
Izaro abeslaria izango du Laurobak kolaboratzaile gisa, baita soka hirukote bat ere. Hamar abesti berri bilduko ditu
IV izenburua izango duen diskoak, eta Dokako kontzertuan eskuragarri izango da. Laurobaren ondoren, Liherrek joko du zuzenean. Kontzerturako sarrerak 5 eurotan daude salgai.
Dokako emanaldiaren ondoren, Laurobaren aurkezpen birak aurrera jarraituko du. Apirilaren 8an Azkoitian izango dira (Zurt); apirilaren 9an, Alegiko gaztetxean; apirilaren 19an, Gasteizen (Parral); apirilaren 24an, Baigorrin (Nafarroaren eguna); eta apirilaren 30ean, Hondarribin (Endanea).