"Ingurua hobetu dute, baina ez da nahikoa"
Karlos I.aren hiribideko zubibidea kentzeko exijitzen jarraituko dute Amara Berrin.
Donostiako Udalak ez duela pausorik eman, eta proiektuari bultzada emateko erantzukizuna udalarena dela esan du Lasak: “Karlos I.aren hiribideko zubibidea kentzeko beharrezkoa da Martuteneko biribilgunean zenbait aldaketa egitea, eta Gipuzkoako Aldundiak ez du ezer aurreikusi legegintzaldi honetarako. Plan estrategikoan ez dute ezer jaso. EAJk eta PSE-EEk itun bat sinatu zuten, eta bertan konpromisoa hartu zuten zubibidea kentzeko. Onartezina da egoera hau. Adostu zutena bete egin behar dute. Burla egin digute, iruzur egin digute”.
Egin diren aldaketek egoera hobetu dutela aitortu du Lasak, baina Karlos I.aren hiribideko bizilagun askorentzat ezer ez dela aldatu azaldu du: “26. zenbakitik aurrera bizi direnentzat ez da ezer aldatu. Oraindik autopista bat daukagu hiribidearen erdian”.
Udaleko Karlos I.ari buruzko batzordea biltzeko eskatu, eta proiektuaren egoerari buruzko informazioa eskatuko dute berriz bizilagunek.
Azken hilabeteotan aldaketa handiak egin dituzte Karlos I.aren hiribidean. Zubibideak auzoa bitan banatu du urte luzez, eta muga arkitektoniko hauek gainditu eta ingurua irekitzeko zenbait neurri hartu dituzte: autoen abiadura moteldu, oinezkontzako zebrabide berria… Bizilagun askorentzat, ordea, ez da nahikoa izan. Hala uste dute Karlos I. hiribideko zubibidea kentzeko lanean ari diren bizilagunek: “Ingurua hobetu dute, baina ez da nahikoa, adierazi du Lierni Lasak.