HidroLogikak egitasmoaren barruan, txangoak oinez eta traineruan egiteko aukera emango diete herritarrei.
Irteera bat, Urumea ibaian zehar. (Argazkia: Cristina Enea Fundazioa)
Asteburuan, apirilaren 9an eta 10ean,
HidroLogikak.Ibaitik badiara egitarauaren lehenengo irteerak egingo dituzte. Helburua da
Urumea ibaiaren ingurumen-aberastasuna gertutik ezagutzea, eta inguruari garrantzia ematea.
Lehenengo irteera larunbatean izango da, apirilaren 9an. Urumea ibaitik zehar traineruan egingo da, ibaian bizi diren animalia eta landare espezieak ezagutzeko. Irteerak 5 euro balio ditu pertsona bakoitzeko, 12 urtez gorakoentzat da, eta 17:00etan hasiko da, Loiolako Erriberako Mikel Laboa zubian. Parte hartzeko aurretik izena eman beharra dago (943453526 /
cristinaenea@donostia.eus). Irteera euskaraz izango da, eta ondorengo data eta hizkuntzetan errepikatuko da: apirilaren 23an (gazteleraz), maiatzaren 7an (euskaraz) eta maiatzaren 21ean (gazteleraz).
Igandean, apirilaren 10ean, Urumearen ertzetatik txangoa oinez egiteko aukera izango da. Honako txango hau doakoa izango da, eta 11:00etan hasiko da Loiolako Erriberako Mikel Laboa zubian. Jarduera honetan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da (943453526 / cristinaenea@donostia.eus). Irteerako azalpenak euskaraz izango dira, eta ondorengo data eta hizkuntzetan errepikatuko da: apirilak 24 (gazteleraz), maiatzak 8 (euskaraz) eta maiatzak 15 (gazteleraz).