Kontxako baranda hartu dute hogeigarren aldiz
Eguraldi ona lagun, milaka dantzarik Kontxako baranda hartu, eta barra klasikoko erakustaldia egin zuten atzo Donostian. Dantzari eskainitako hilabetearen ekitaldi jendetsuenetakoa da, eta ikuskizun ederra egiten dute Donostiako ballet ikasle eta irakasle guztiek. Aurten, 20 urte bete ditu ekitaldi honek, eta gonbidatu bereziekin ospatu dute urtemuga. Gasteizko Jose Uruñuela udal dantza kontserbatorioko, Nafarroako dantza eskolako, Gaztela Leongo dantza eskola profesionaleko eta Logroñoko dantzaren etxetko ikasleak izan dira Donostian.
Erlazionatutako edukiaApirilean dantzaren hilabetea egingo dute Donostian

