80 gazte alemaniarrek Uliako parkea txukuntzen lagunduko dute
Uliako Lore Baratzak proiektuko kideek parkearen izaera, egoera eta proiektua bera erakutsiko dizkiete, eta ondoren, lanean jarriko dituzte. Guztien artean, hainbat lan egingo dituzte: urtarrilean auzolanean garbitzen hasi ziren banbu basoa garbitzen jarraituko dute, esaterako.
Udaberriko landaketak egiteko baratze-taulak ere lurrez beteko dituzte; eta Lorategi ezkutua, haurrentzako harezko gune berria egokitzen jarraituko dute.
Gazte alemaniarren eskulana baliatzeaz haratago, Uliako parkean garatzen diren jarduerak eta bizikidetza proiektua bistaratzea izango da elkarlan honen helburua.
Boluntariotza lana egiten duten 18 eta 23 urte arteko gazteak dira; 150 guztira. Kultur hiriburu izanik, Donostia aukeratu dute aurten euren egonaldirako. Uba aterpetxean daude aste honetan, eta bihar, apirilak 13, Uliako mintegiak ezagutuko dituzte.
Guztien artetik 80 gazte ariko dira parkea txukuntzen. 20 pertsonako taldetan antolatu dituzte; bi goizeko txandan eta beste bi, arratsadean.