Ume-eramaileen kanpaina luzatu dute
ume-eramaileak biltzeko kanpaina bat jarri zuen abian Donostiako ama talde batek, Siriara bidaltzeko helburuarekin. Bada, kanpainak arrakasta handia izan du Donostian zein estatu mailan. Izan ere, orain arte, 2.200 ume-eramaile jaso dituzte guztira, eta geroz eta hiri askotako ehun gune ingurutan egin dute proiektuarekin bat. Horregatik, kanpaina bera luzatzea erabaki dute, eta momentuz, apirilan zehar ere egongo da indarrean.
Hortaz, lagundu nahi duen edonor Donostian zehar jarri dituzten guneetara hurbildu daiteke. Gainera, ez du zertan ume-eramaile zehatz bat izan behar; motxilek, fularrek eta bestakoek ere balio dute; eta, ahal izanez gero, ergonomikoak izatea.
UME-ERAMAILEAK BILTZEKO GUNEAK DONOSTIAN
Otsailean,
- AMARA Bihotzez Kabi Etxea Tel.: 620 45 04 61 Facebook
- ERDIALDEA Pinpilinpauxa Easo kalea, 81 Astelehenetik larunbatera. Pinpilinpauxapl.com
- EGIA Maria Reina Eskola Ametzagaina kalea, 52 Astelehenetik ostiralera. Mariareinaeskola.com
- INTXAURRONDO Nahieran Kabi Etxea Tel: 656 75 43 38 Facebook
- GROS Strogoff Komunikazioa Ategorrietako galtzada zaharra 12, behea Tel.: 630986610 Astelehenetik ostiralera. Strogoff.es
- GROS Txoriak Txori Kabi Etxea Tel.: 605760086 Facebook
- GROS Ulia Ekodenda Claudio Delgado doktorearen kalea, 1 Ekodendaulia.com