Ekainaren 18an manifestazioa egingo dute Metroaren proiektua gelditzeko eskatzeko
Datozen hilabeteotan Satorralaiak hainbat jarduera antolatu ditu; asteleheneko batzar irekian azalduko ditu guztiak.
- Sinadura bilketen kanpaina abiatuko dute aurki, hiru eskari nagusiekin: Donostian Metroaren igarobidearen proiektua gelditzea; Eusko Jaurlaritzari Donostiak behar duen garraio ereduaren inguruan erabaki prozesu parte hartzaile bat irekitzea; eta Gipuzkoako Foru Aldundiari herri galdeketa bat egitea, “eraikuntza lanak finantzatzeko diru laguntzak emateko asmoa duenez, horren inguruan herritarrek duten iritzia ezagutzeko”.
- Bestalde, Metroari Stop lelopean banderaxkak egingo dituzte, balkoietan jartzeko. Momentuz, 500 banderaxka banatuko dituzte.
- Gainera, arlo ezberdinetako pertsona ezagunen atxikimenduak biltzeko, manifestu bat idatzi dute.
- Maiatzeko udalbatzarrean Metroaren gaia eztabaidatuko da. Horregatik, herritarren presentzia eskatu dute Satorralaiatik.
- Maiatza amaiera edo ekaina hasieran, berriz, Kontxako hondartzan jarduera informatibo ikusgarri bat egitea proposatu dute, salaketa kutsu batekin.
- Azkenik, ekainaren 18an, manifestazioa egingo dute; eta handik egun gutxira, bildutako sinaduren entrega.