Egiako parkearen inguruko kontraesanak salatu ditu EH Bilduk
Egiako parkea zeharkatzen duen bide nagusiaren malda zelaitzea aztertzen ari zela iragarri zuen zuen atzo Donostiako Udalak. Loiolako Erriberako bizilagunen eta beste hainbat eragileren eskaerei erantzunez 135.000 euroko aurrekontua zutela adierazi zuen Alfonso Gurpegi Gune Publikoetako zinegotzi sozialistak prentsaurrean.
Bada, ordu bertsuan, Ogasun batzordean Jaime Dominguez-Macaya Ogasun eta Finantza zinegotzi jeltzaleak, Egiako parkeko maldak ez zirela leunduko adierazi omen zuen, “kontrako txosten teknikoak” zeudela argudiatuta.
EH Bilduko Josu Ruiz zinegotziak eman du kontraesanaren berri: “lehen ere salatu izan dugu bi alkate daudela, bi gobernu, eta bakoitzak bere kabuz egiten duela lan. Gai zehatz honetan nabarmen geratu da egoera”, esan du.
Aurreko gobernuak Egiako parkeko moldaketak egiteko 95.000 euroko aurrekontua zehaztu zuen, baina partida hori ez da 2016ko aurrekontuetan sartu, aurrez aipaturiko txosten teknikoak tarteko.