EHU-ko ikasleek diseinatuko dute aurten gabonetako argiztapena
Irailaren 1ean amaitzen da proiektuak aurkezteko epea.
Sustapen sailaren eta EHUren arteko elkarlan baten ondorioz, gabonetako argiztapena diseinatzeko lehiaketa bat prestatu dute. Gehienez bost kideko ikasle taldeek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera. Talde bakoitzean ikasketa eta maila ezberdinetako ikasleak batu daitezke, baina gutxienez Ingenieritzako 3. edo 4 mailako ikasle bat eta Arkitekturako 5. mailako ikasle bat egon beharko du talde bakoitzean. Iluminaciones Ximenez S.A., gabonetako argiztapenaz arduratzen den enpresak egingo ditu tutoretzak ikasleekin, eta epaimahaiko kide ere izango da. Ideia berriak eta iraunkorrak biltzea da lehiaketa honen helburua, eta proba gisa argiztapen eredu bat sortu beharko dute hiriko gune zehatz batzuetarako: Artzain Onaren eliza, Araba parkea, Cervantes plaza eta Iztuetako bideko arkupea. Proiektu irabazleak 3.000 euro jasoko ditu. Irailaren 1ean amaituko da proposamenak aurkezteko epea, eta iraila erdialdean emango dute epaia. Informazio gehiago eskuratu edo lehiaketan parte hartu nahi duenak