Amassorrain ikastolako haurrak, Euskararen Eguneko ospakizunetan. (Argazkia: Lide Ferreira)
Egiatarrek emandako lekukoa hartuko dute Añorgan, astelehenean.
Añorgan euskaraz biziko gara esperientziari ekingo baitiote,
maiatzaren 2tik ekainaren 3ra. “Añorgan euskaraz bizi nahi dugu, baina ez dugu egunero lortzen. Gure konplexu, beldur eta ohiturek eraginda, askotan, hizkuntzaz aldatzen dugu parean daukaguna mindu nahi ez dugulako, edo, beti hala egin izan diogulako”, diote añorgatarrek. Hala ere, taldean helburua lortuko dutela ziur daude.
Egian egin zuten bezalaxe, astez aste auzoko eragile, kuadrilla edo norbanakoek euskaraz egiteko konpromisoa beteko dute. Partaide bakoitzak koaderno batean idatziko ditu izandako esperientzia, pasarte eta burutazioak. Aste hori bukatutakoan, hurrengo partaideei emango diete koadernoa.
Oraindik izena emateko aukera dago, Amassorrain ikastolako idazkaritzan eta Jolas Etxean. Informazio gehiagorako
anoganeuskaraz@gmail.com posta elektronikora idatz daiteke.
Joan den martxoan Egia Euskaraz Egunarekin bukatu zuten Egiako esperientzia, eta partehartzea 350 lagunekoa izan zen.