Kafeta Feministak Letamanen antolatutako beste ekitaldi bat. (Argazkia: Twitter / @kafetafem)
Kafeta Feministak emanaldi berri bat eskainiko du gaur gauean, ostirala,
Intxaurrondoko Letaman gaztetxean. Izan ere, antzerkia eta bertsoak nahastuta,
Bertxortan ikuskizuna osatu dute lehen aldiz.
Antolatzaileek IRUTXULOKO HITZAri azaldu diotenez, Donostian bertan sortu da ideia, unibertsitateko bost ikasleren eskutik. Horiek izango dira gaueko protagonista,
bertso idatzi eta antzerki motzen zati batzuk interpretatuta. Hala, helburua da “feminismotik zerbait dibertigarria egitea”.
Ateak 19:00etan irekiko dituzte; eta emanaldia 20:00etan hasiko da.
Firestonen ere izango dira
Gaur ikusteko aukera ez duenak, bihar ere, larunbata, eskainiko dute emanaldia. Hain zuzen ere,
Añorgako Firestone lantegi berreskuratuaren urtemuga ospatzeko hainbat jarduera egingo dituzte; tartean, B
ertxortan. 19:00etan hasiko da.