Firestone lantegi berreskuratuko hiru erabiltzailerekin egon gara.
Serigrafia tailerra. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Bizitza filosofia desberdin bat zabaldu nahian dabiltza Firestone lantegi berreskuratuko erabiltzaileak. Urtebete da Añorgako lantegi zaharraren eraikina okupatu zutenenik, Eraldiaren bidez. Momentuz, hamar lagunek osatutako asanblada dute; eta egunerokoan, 30 lagun inguruk erabiltzen dute gunea, asanbladakoez gain. Hiru kiderekin egon da IRUTXULOKO HITZA: Alaitz Mendizabal (Lasarte, 1981), Garazi Minguez (Añorga, 1990) eta Maialen Gartzia (Añorga, 1989). “Jendearen joan-etorria handia izan da, eta batzuk geratu gara finko. Asanbladak egiten ditugu asteartero, 19:30ean, eta erabaki guztiak denen artean hartzen ditugu”, azaldu du Gartziak. Jende gehiago erakarri nahi dute, eta komunikazioa lantzen ari dira orain, bereziki.
Datorren ostiralean elkarrizketa zabala irakurtzeko aukera egongo da, astekarian.