San Isidro bezperako bertso kantujira egingo dute Loiolan
Oihana Iguaran eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariek parte hartuko dute.
Larunbatean, jai giroak hartuko du Loiola. San Isidro bezperako bertso kantujira egingo dute. Oihana Iguaran eta Anjel Mari Peñagarikanok parte hartuko dute ospakizun honetan. Kantu zaharrak eta bertso berriak tartekatuko dituzte. Loiolako Eliza kaletik abiatuko dira 12:00etan, eta auzoko kaleetan barrena zabalduko dituzte kanta eta bertsoak.
Loiolan baserritarrek ospatu ohi zuten San Isidro eguna, baina bi urte dira jada ospakizuna desagertu zenetik. Keinu gisa egin dute kantujira berezi hau.