Mendiaren inguruko pelikulek beteko dute Antzoki Zaharra
Mendi Tour jaialdiak ekarriko ditu Bilbao Mendi Film Festivaleko lanik onenak.
Mendi Tour jaialdia iritsiko da laster hirira, Vasco de Camping mendi elkartearen eta Donostia Kulturaren eskutik. Bilbao Mendi Film Festivaleko lanik onenak eskainiko dituzte, maiatzaren 10ean, 11n eta 12an, Antzoki Zaharrean. Egun bakoitzerako sarrerak 6 euroko prezioa izango du.
Bilbao Mendi Film Festivalean saritutako zenbait film labur ikusteko aukera egongo da; bi egunetarako proiekzioak eta hitzaldi bat antolatu dituzte. Tartean izango dira Jurek (Alpinismoko Film Onena) eta Jeff Lowe’s Metanoia (Ikuslearen Saria).
PROGRAMAZIOA
- Asteartea, maiatzak 10 (19:00).
- Asteazkena, maiatzak 11 (19:00)
- Osteguna, maiatzak 12 (19:00)