Altzako adinekoak ez daude geldik egoteko prest
+55 Programaren baitan hainbat ibilaldi egiten ari dira, ingurua ezagutzeko.
Aurten ere,+55 Programaren barnean, hirugarren adinekoentzako ibilaldiak egiten ari dira Altzan barrena. Partaideek aukera izaten dute bisitatzeko inguruetako zenbait txoko, museo zein naturgune. Momentuz, hiru ibilaldi egin dituzte, eta beste sei gehiago prestatu dituzte datozen hilabeteetan egiteko.
2002. urtean jarri zuten abian Donostian + 55 Programa. Hainbat helburu ditu: kultur etxeak, Musika eta Dantza Eskola, kiroldegiak eta antzeko hiriko hornidura publikoetan parte hartzen duten adinekoen kopurua haztea; adinekoei proposamenerako bideak eskaintzea; eta
partaideei baliabideak ematea, euren adinekoen edota komunitate osoaren onurarako antolatutako jarduerek arrakasta izateko.
Ibilaldiez gain, beste hainbat jarduera ere egiten dituzte: Larubatak dantzan, Nagusiak ipuin kontalari, abesbatzak…
ALTZAKO +55. IBILALDIEN EGITARAUA.
- Maiatzak 26: GOTORLEKUEN IBILBIDEA. Ametzagaina, Txoritokieta eta San Marko gotorlekuak bisitatuz. 9:30ean, Otxokiko geltokia (Ducasse Hazitegia). 10:15ean, Lau Haizeta.
- Ekainak 9: ALTZAKO HILERRITIK POLLOEKO HILERRIRA. Altzagaina eta Egiaren arteko ibilbidea. 9:30ean, San Martzial elizan (Altzagaina)
- Ekainak 23: IBILALDIA ULIAN ZEHAR. Txoko interesgarriak eta Interpretazio Zentroa. 9:30ean, Mirakruz Gainan, Arzak ondoan.
- Uztailak 7: ZARAUTZ. Ibilaldia herrian eta itsas bazterrean. 8:15ean, Herrerako Euskotreneko geltokian. 8:40ean, Amarako Euskotreneko geltokian.
- Irailak 15: ZUMALAKARREGI MUSEOA (ORMAIZTEGI). XIX. mendeari eskainitako museora bisita. 9:00etan, Herrerako Renfeko geltokian. 9:05ean, Norteko geltokian.
- Urriak 6: URUMEAREN IBAIERTZEA. Ibilaldia. ibaiaren bazterrak ezagutzeko.10:00etan, Garberako geltokian.
- Urriak 20: IBILALDIA ALTZAN ZEHAR. Paseo erraza Altzako eremuan dagoen ondarea ezagutzeko. 9:30ean, San Martzial elizan (Altzagaina)


