Jantzi umoretsu, jantzi Bagera elkartearen kamisetak
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, eta umoretsu ospatu nahi dute. Umorea baita, hain zuzen ere, aro berrirako aukeratu duten jarrera: 25 urte umore ona zabaltzen, horixe da euren leloa. Mezu deigarri eta umoretsuz beteriko materiala sortu dute, eta jada euren webgune berrituaren dendan eskura daitezke. Ezagunak diren marka batzuen logoak euskarara ekarri eta mezu umoretsu bihurtu dituzte. Irudi galeria batean bildu ditugu Bageraren kamiseta berriak. Jantzi umoretsu, jantzi Bageraren kamisetak!
25 urte bete ditu