Presoen aldeko jaia egingo dute Antiguan

Presoak Antiguara taldeak egun osoko egitaraua antolatu du larunbaterako.

Jon Enparantzaren aldeko elkarretaratzea egin dute Antiguan, abokatu donostiarra aske utz dezaten eskatzeko.

Jon Enparantzaren aldeko elkarretaratzea Antiguan 2010ean.

Presoen aldeko jaia egingo dute larunbatean Antiguan, Presoak Antiguara taldeak antolatuta. Eguerdian, 12:00etan, giza katea egingo dute, Benta Berri plazatik abiatuta eta Gaskonia plazara arte. Ondoren, elkarretaratzea egingo dute Gaskonia plazan bertan. Bazkari herrikoia egingo dute Dokan, 14:00etan. Bazkalostean, bingoa: eta, egunarekin bukatzeko, kontzertuak eskainiko dituzte leku berean. Musika taldeen txanda izango da, 19:30ean: Tajon Prieto y los kuajalotes, Proiekto Nonbre eta Ze Esatek!. Azkenik, festarekin ordu txikiak arte jarraitzeko, Lamiendo las orugas DJak. Kontzertuetako eta bazkariko sarrerak salgai daude Plateron eta Trikuharrin, 7 euroren truke. Bazkarira ere joan nahi duenarentzako 15 euro ordaindu beharko ditu.
HITZAkide HITZAkide