Arrosa ala urdina?
AB Krosa lasterketako kamiseta arrosa ala urdina izango da? Eman botoa!
III. AB Krosa lasterketako parte hartzaile guztiek kamiseta bat jasoko dute opari. IRUTXULOKO HITZAk eta AB Krosak elkarlanean diseinatutako elastikoa da. Orain kolorea aukeratzea falta da. Arrosa ala kolorea izango da AB Krosaren elastikoa? Azkar erabaki behar da, eta gaur 12:00etan itxiko dute galdeketa. Egin klik hemen, 10 segundo besterik ez dituzu behar botoa emateko!
IRUTXULOKO HITZAk gaur argitaratu du III. AB Krosari buruzko erreportajea. Amara Berrin maiatzaren 28rako antolatu duten festaz jakin behar duzun guztia aurkituko duzu bertan.