Larunbaterako egun osoko plana antolatu dute Parte Zaharreko Gazte Asanbladak eta Ernaik, beste hainbat eragilerekin batera.
Beste urte bateko artxiboko irudia. (Argazkia: Donostiako AEK)
Maiatza amaieran, AEK-k eta beste eragile batzuk Euskaltzaleen Eguna antolatzen zuten, Santa Klara uhartean.
2009. urtea, ordea,
azkena izan zen; eta, ordutik, ez da berriro ospatu. Baina, aurten, jaia berreskuratzeko erabakia hartu dute
Urgullpeko Gazteek –Parte Zaharreko Gazte Asanbladak– eta
Ernaik, beste hainbat talderekin elkarlanean.
Hala, larunbaterako egitarau zabala prestatu dute. Uhartera 11:30ean abiatuko da lehen txalupa, eta 19:30ak bitarte jaiak ez du etenik izango:
musika, jolasak eta giro bikaina nagusituko dira. IRUTXULOKO HITZAK antolatzaileetako birekin hitz egin du: Aitziber Otegi eta Haizea Isasa. Ostiraleko papereko edizioan egongo da irakurgai erreportajea. Bien bitartean, jarraian duzue egunaren programa:
Beste urte bateko artxiboko irudia. (Argazkia: Donostiako AEK)
Euskaltzaleen Eguna – Egitaraua
- 11:30. Lehen txalupa irtengo da Kaitik. Helduek, 4 euro; haurrek, 2 euro.
- 13:30. Txalapartariak, harrera eta haur jolasak.
- 14:00. Dantza herrikoiak.
- 15:00. Mus, toka eta bote txapelketa.
- 16:00. Mikel Karton bakarlariaren emanaldia.
- 17:00. Musikariak. Dantzatu eta kantatu dezagun!
- 19:00. Amaiera eta biltze lana.
- 19:30. Azken txalupa.