Konstituzio plaza ere Jazzaldiaren agertokia izango da
Jazzaldiak Skodarekin duen lankidetza areagotu egin du; hala, agertoki berri bat izango du aurten: Konstituzio plaza. Zehazki, uztailaren 22tik 25era eskainiko dituzte emanaldiak gune horretan. Hala, hamaika kontzerturen lekuko izango da. Zehazki, uztailaren 22tik 25era eskainiko dituzte emanaldiak gune horretan, Jazzetik Soulera izenburupean.
Skodak, horrela, handitu egin du Donostiako Jazzaldiari egiten dion ekarpena. Izan ere, parte hartzen du jada Viktoria Eugenia Antzokiko kontzertuetan eta, aurreko urteetan, San Telmo Museoko emanaldiak sostengatu zituen.
Egitaraua
- Uztailak 22 19:00. Organ Summit. The Battle of the B-3s 21:30. Sky Beats 23:30. Labelle DJ
- Uztailak 23 19:00. Edmond Bilal Band 21:30. Broken Brothers Brass Band 23:30. Labelle DJ
- Uztailak 24 19:00. Paul San Martin & Romain Gratalon 21:30. The Bronson: The Bronson Circus 23:30. Labelle DJ
- Uztailak 25 18:30. Paul San Martin & Romain Gratalon 21:00. The Bronson: The Bronson Circus



