Bera Bera Eskubaloiak laugarrenez jarraian irabazi du liga
Donostiako Udalak harrera egin dio gaur eskubaloi taldeari.
Bera Bera Eskubaloiak laugarrenez jarraian irabazi du liga. Alcobendas mendean hartzea bakarrik falta zitzaion festa lehertzeko, eta, hasieran kosta arren, gozatuz amaitu zuen partida larunbatean (32-15). Matxalen Ziarsolo, Bea Fernandez eta Tania Yañezen agurreko partida izan zen, eta merezitako omenaldia jaso zuten hirurek. Larunbateko ospakizunen ondoren, gaur harrera egin diete Donostiako Udalean.