Bigarren gaua pasa dute Gipuzkoa plazan erraustegiaren eta egungo gizarte ereduaren aurka
Baratze bat egin dute "sistemaren aurkako ekintza gisa", eta hiru lagun identifikatu dituzte pankarta bat ipintzea egotzita.
200 lagun inguruk. Gaua bertan pasatzea erabaki zuten asanblada irekian. 6o lagun inguru batu ziren igande gauean, eta eguraldiak okerrera egin badu ere astelehenean gaua pasatzera 50 lagun inguru “animatu” direla azaldu du Gipuzkoa Zutikek.
Bertaratutakoek baratze bat egin dute “sistemaren kontrako ekintza gisa”. Gainera, salatu dute astearte goizean pankarta bat “ondo jartzen” ari zirela hiru lagun identifikatu dituztela.
Kanpaldirekin aurrera jarraitzeko asmoa dute Gipuzkoa plazan bildutakoek, eta egunero arratsaldeko 19:00etarako deitu dute asanblada nagusia.
Erraustegiaren aurkako mobilizazioen jarraipena egiten ari da IRUTXULOKO HITZA.
Bigarren gaua pasa dute Gipuzkoa plazan erraustegia eta egungo eredu politiko-ekonomikoa salatzeko.
Gipuzkoa Zutik plataformak igandean arratsaldeko 16:00etan Gipuzkoa plazan elkartzeko egindako deialdiarekin bat egin zuten