Emakumeek ekoitzitako Arabiar Zine Emanaldia egingo dute ekainaren hasieran
Koldo Mitxelena Liburutegian izango dira emanaldiak ekainaren 1ean eta 2an.
Emakumeek ekoitzitako Arabiar Zine Emanaldia egingo dute ekainaren 1ean eta 2an Koldo Mitxelena liburutegian.
Mewando Sareak udalaren laguntzarekin emanaldi hauek antolatzen dituen hirugarren aldia da. Bi emanaldiak 18:30etan hasiko dira. Helburua, dokumentalen eta ondorengo mahai inguruen bitartez, Palestinako emakumeen errealitatea erakustea da.
Antolatzaileek azaldu dutenez, mahai inguruetan parte hartuko dute dokumentaleko zuzendari eta aktoreek, eta Palestina zein Ekialde Hurbilean askapen sozialerako borrokan “ezagutza zabala” duten emakumeek.
Ekainaren 1ean Palestinako Anemarie Jaciren Al verte (Lamma shoftak) filma egongo da ikusgai; ekainaren 2an berriz, Raquel Castellsen A tiro de piedra de la cárcel dokumentala. Biak jatorrizko bertsioan izango dira gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrera dohainik izango da bi emanaldietan.