Zubietako erasoak gaitzetsi ditu alkateak
Argia aldizkariaren bideoan ikus daiteke erasoa.
Eneko Goia alkateak bere “gaitzespenik sendoena” adierazi du ekintza honen aurrean. Makina Eskuzaitzetako industriagune berriko eremuan ari dela lanean argitu du gainera, eta ez erraustegia egiteko asmoa duten lursailean.
Edonola ere, eraso hauek “iraganeko garaietara” daramatela nabarmendu du Goiak, eta ez dutela inolako justifikaziorik.
Zubietako industriagunean egiten ari diren eremuan hondeamakina bat matxuratu dute hiru ekintzailek, gidatzeko kontrola hautsiz.