Goia: "Aldarrikapen guztiak zilegiak dira, baina gune publikoak errespetatu behar dira"
Gipuzkoa Zutik mugimendua Gipuzkoa plazan eta Bulebarren egiten ari den protestaren harira, balorazioa egin du Eneko Goia alkateak prentsaurrean.
“Nahita nahasten ari diren” bi gauza bereizi nahi izan ditu lehenik. Batetik, aldarrikapenen legitimitatea, eta bestetik, protesta egiteko bideak.
Inongo kasutan ez duela aldarrikapen baten zilegitasuna ukatuko nabarmendu du Goiak, baina kezkatuta agertu da protestek hartu duten norabidearekin: “Aldarrikapen guztiak zilegiak dira, baina gune publikoak errespetatu egin behar dira. Gune publikoak okupatzen direnean, badira denok errespetatu behar ditugun arau batzuk, eta egunotan ez dira errespetatu“.
Alkate gisa gune publikoen ordenantza betetzen dela bermatzea dagokiola esan du Goiak: “Gehiegikeriak gertatu direla uste dut Gipuzkoa plazan, eta horrek eragozpenak sortu dizkie beste herritarrei”.
Egunotan