Emakumeen etxean egingo dituzte jardunaldiak eta Norma Vazquezek eta Alicia Murillok hartuko dute parte.
Norma Vazquezek ekainaren 7an eskainiko du hitzaldia.
Aurten hirugarrenez, Donostiako Emakumeen Etxeko Erasoen Aurkako Batzordeak, indarkeriaren inguruan hausnartzeko jardunaldi batzuk antolatu ditu:
Indarkeriaren normalizazioa: Ez esaten ikasi.
Jardunaldi hauen helburua
“gertatzen zaigunaren gainean daukagun begirada despatriarkalizatzea” dela azaldu dute: “Gaur egungo gizarte ordenak, emakumeen gorputzen gainean praktika bortitzak normalizatzen dituela ulertzen dugu. Eta era berean, gertatzen zaigunaren gaineko naturalizazioak, ask
otan, erasotuak izaten ari garela ohartzea ekiditen du”.
Bi adituk hartuko dute pare jardunaldietan: Norma Vazquezek Zure erasoa ez dadila nire lotsa izan hitzaldia eskainiko du ekainaren 7an 19:00etan, eta Alicia Murillok Ehizatutako ehiztaria izeneko ikastaroa eskainiko du, “kaleko jazarpenei aurre egiteko estrategiak lantzeko”, ekainak 10ean arratsaldeko 16:00etatik 21:00etara.
Alicia Murilloren ikastarorako plazak mugatuak dira, eta izena emateko info@donostiakoemakumeenetxea.com helbidera idatzi behar da.
Gaiaren inguruko erreportajea eta Alicia Murillorekin elkarrizketa argitaratuko ditu ostiralean IRUTXULOKO HITZAK.