IRUTXULOKO HITZAk jaietako liburuxka banatuko du ostiralean
Donostiako jaiak, eta ohi bezala, IRUTXULOKO HITZAk auzo eta herrietako festei buruzko argitalpen berezia kaleratuko du. Ostiralean astekariarekin batera jasoko dute etxean harpidedunek. Gainera, banaketa berezia egingo dugu Donostia Kulturaren sareko kultur etxe eta liburutegietan. Bagera Euskaltzaleen Elkartean (Hernani kalea) ere aurkituko dituzu!
Jaietako abestiei eskaini diegu liburuxka. Kantatzen duen herria ez dela inoiz hilko esan ohi da, eta bildu dugun abesti mordoari erreparatuta, argi geratu zaigu bide luzea egingo dutela! Egiako porrontxoak, Herrerako sanluisak, Amarako jaiak, Añorgako karmenak, Amara Berriko jaiak, Groseko Zipotz jaiak, Intxaurrondo Zaharreko jaiak, Kaiko karmenak… Kantuz, dantzaz eta irri algaraz bete ditzatela jaiak!
Gogoratu IRUTXULOKO HITZAren webgunean irakur ditzakezula jaiei buruzko albiste guztiak, bideo eta irudi galeriekin!
Uda gerturatu ahala pizten dira