Ekainaren 8an, 9an eta 10an egingo dituzte azterketak Batxilergoa bukatu duten 9.887 ikaslek eta Lanbide Heziketako 723 ikaslek EHU-n.
Ikasle batzuk, azterketara sartu baino lehen. (Argazkia: Lide Ferreira)
Egunotan, unibertsitatera sartzeko azterketak egiten ari dira. Batxilergoa bukatu duten 9.887 ikaslek eta Lanbide Heziketako 723 ikaslek eman dute azterketak egiteko izena EHU-n. Gora egin du kopuruak; Batxilergoko ikasketetatik datozenen artean iaz baino % 3,5 gehiago dira eta Lanbide Heziketakoak % 11 gehiago.
Hiru egunetan zehar egingo dituzte azterketak bi fasetan: orokorra eta espezifikoa. Fase orokorrean ikasleen heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak neurtzen dituzte, bost azterketen bidez: Gaztelania eta literatura; Euskara eta literatura; Filosofiaren historia edo Historia; Atzerriko hizkuntza eta Batxilergoko 2. mailako modalitateko ikasgai baten azterketa, ikasleak nahi duena. Gai bakoitzak 0 eta 10 bitarteko nota jasoko du, eta fase honetan gehienez 10 atera daiteke (Batxilergoari %60 dagokio eta azterketari %40) .
Fase espezifikoa, berriz, hautazkoa izango da. Fase honek aukera ematen dio ikasleari fase orokorrean lortutako kalifikazioa hobetzeko. Gehienez, 4 puntu eskuratu ahal izango dituzte.