"Ikastetxeetara heldutako baliabideek ez dute bat egiten bizi dugun errealitatearekin"
Donostiako eskola publikoetako irakasleek salatu dute Hezkuntza sailak erabakitako lanpostuen eskasia.
- DIGITALIZAZIOA. Hezkuntza Sailak digitalizazioa sartzera bultzatu gaitu, bai kudeaketa mailan, bai ikasleen hezkuntza lanetan. Baina helburu hau lortzeko baliabideak behar ditugu bai pertsonalak, baita, ekonomikoak ere. Hori betetzeko, ardura hori beteko duen lanpostua izendatzea eskatzen dute: LH 3. zikloko ordenagailu eta arbelen jarraipena eta konponketa bideratzeko, ordenagailu gelen jarraipena eta programen txertaketa egiteko, Berritzegunetako mintegietan parte hartzeko…
- ANIZTASUNA. Talde egonkorrak nahi dituzte ikastetxeetan, era guztietako aniztasunei erantzuteko eta premia bereziei aurre egiteko: HPBko ikasleak, E.A.E.ra ikasle etorri berriak … Kudeaketa horretan ere murrizketak topatu dituzte diote. ?Hezkuntza laguntzarako espezialisten beharra azpimarratu dute.
- ADMINISTRAZIOA. Kudeaketa administratiborako langileak nahi dituzte. Ekonomia kudeaketa osoa administrariak balira bezala egitea eskatzen dietela diote. Aplikazio itxiak erabili behar dituztenez, sarri ezinezkoa izaten zaie datuen inportazioa egitea, eta hainbat eta hainbat datu bi edo hiru aldiz eskuz idatzi behar izaten dituzte. Arazoa konpontzeko, ?administratiboak nahi dituzte HH eta LHko zentroetan.
- LIBURUTEGIAK. ACEX programaren bidez, zituzten giza baliabideak erdira kendu dizkietela diote, eta datorren ikasturterako, berriz, desagertu egingo dela toki gehienetan. “Zer gertatuko da eskola liburutegiekin eta horietan burutzen den lanarekin? Inork pentsa dezake giza baliabiderik gabe martxan jarraituko dutela bere gisa?”.
- Aiete Ikastetxea
- Aitor Ikastola
- Altza herri ikastetxea
- AmaraBerri
- Amassorrain Ikastola
- Arantzazuko Ama Ikastola
- Astigarragako Herri Eskola
- Katalin Erauso
- Herrera Ikastetxea
- Ibai Ikastola
- Igeldo Herri Eskola
- Ikasbide Ikastola
- Intxaurrondo Hegoa
- Intxaurrondo Ikastola
- Jakintza Ikastola
- Lauaizeta Ikastola
- Mendiola
- Orixe Ikastola
- Zuhaizti
- Zubieta



