"Ez dizut hutsik egingo" lelopean mobilizazioa egingo du GuraSOS taldeak
Ekainaren 19an egingo dute desfilea Antiguako tuneletik Alderdi Ederrera. Hainbat ezagunek bat egin dute mobilizazioarekin.
Malen Aldalur
Hainbat pertsona ezagunek bat egin dute igandeko mobilizazioarekin. (Argazkia: Malen Aldalur)
“Ez dizut hutsik egingo” lemapean egingo du mobilizilazioa GuraSOS taldeak ekainaren 19an eguerdiko 12:00etan Antiguako tunelean hasi eta Alderdi ederrera. Zubietan egitekoak diren erraustegiak umeengan izango duen eraginengatik kezkatutako guraso taldea da GuraSOS. Hainbat pertsona ezagunek bat egin dute egitasmoarekin.
Mobilizazioa desfile bat izango dela azaldu dute GuraSOSeko kideek: “Desfile moduko bat egingo dugu familiak eta gainerakoak eskutik helduta; umeak babestuko dituen hesi bat irudikatu nahi dugu”.
Era berean, erraustegiaren inguruan parte-hartze prozesu bat irekitzeko ekimen juridiko bat abiarazi dutela azaldu dute. Aste honetan bertan emango du izena GuraSOSek Hiritar Erakundeen Erregistro Foralean interesdun hiritar erakunde bezala. Euren helburua herritarrak “informatzea” eta “eztabaida publiko bat” ematea dira: “Posible da erraustegiaren kontua hasieratik birplanteatzea; giltza badago, atea ireki dezagun“.
Auziari irtenbidea emateko bost puntu azpimarratu dituzte: “Gure haurrak eta gaztetxoak babestea, gaia despolitizatzea, eztabaida gizarteari bueltatzea, informazioa zabaltzea eta liskar errealitate batetik, adostasun eta kontsentsu errealitate batera igarotzea”.
Esparru ezberdinetako hainbat lagunek atxikimendua eman diote GuraSOS taldeari: tartean, aktoreak, futbol jokalariak, idazleak, musikariak, margolariak eta kazetariak.
Gizarte osoari egin diote ekainaren 19ko mobilizazioan parte hartzeko deia: “Haur bat hezteko leinu oso bat behar da”. Bestalde, mobilizaziora helduak beltzez jantzita eta haurrak zuriz joateko eskatu dute.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea