Ostegunean, ekainak 16, bilera egingo dute auzotarrekin Amara Berri ikastetxean, 18:30ean.

Errepidea estua da, eta espaloira igotzen dira auto asko, oinezkoen bidea oztopatuz. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Morlansko
bizilagunak sarritan kexatu izan dira auzoa “utzita” daukalako udalak. Bada, antza denez, heldu da kexa horiei erantzun bat emateko garai.
Donostiako Udalak Morlansko azpiegiturak konpontzea erabaki du. Morlans pasealekuko
33-93 atarien artean egingo dituzte lanak.
Batetik, ur-saneamendu eta gas-sareak berrituko dituzte. Argiztapena ere aldatuko dute, ingurua hobeto argiztatzeko, eta segurtasun handiagoa lortzeko, horrela.
Bestetik,
errepideko zuloak konpondu eta espaloia egingo dute. Hauxe izan da, hain zuzen ere, bizilagunen artean kexa gehien eragin dituen egoera. Gainera, Morlans pasealekuko trafikoa bideratuko dute. Hala, orain Katalina Eleizegira doan errepide estua, norabide bakarrekoa izango da gero. Horrek espaloiak zabaldu, eta errepide ertzean edukiontziak eta babes guneak sortzeko aukera emango luke.
Dena dela, Duñike Agirrezabalaga Auzoetako zinegotziak azaldu duenez, aldaketa hauekin guztiekin hasierako zirriborro bat egin dute. Auzotarren ekarpenak jaso ondoren zehaztu nahi dute behin betiko proiektua.
Horretarako,
bilera bat egingo dute ostegunean, ekainak 15, Morlansko bizilagunekin Amara Berri ikastetxean, 18:30ean.
Donostiako udalak aurten hasi nahiko luke Morlans egokitzeko lanak egiten.