Motorzale bat hil da Jose Elosegi etorbidean
Donostian, Jose Elosegi etorbidean motorzale hil egin da. Pasaiakoa zen, eta 54 urte zituen. Oraindik istripua ikertzen ari dira. Farola baten aurka jo du motorzaleak, goizeko 4ak aldera, eta bertan zendu da gidaria. Herrererako biribilgunearen inguruan gertatu da istripua, Pasaiara bidean zihoala.


