San Nahi'D Eguna ospatuko dute Amaran
Ekainaren 25ean egun osoko egitarau zabala eskainiko dute auzoan.
Amarakoek prest dute San Nahi’D Eguneko egitaraua, jada hogeitabigarrena. Amarako gazteek antolatzen dute. “Nahi dutena” egiteko eguna dela diote, baina jaialdiaren esanahia eta helburua, izenaz haratago doa. Jai ofizialen mugetatik atera, eta auzotarren parte-hartzea bermatuko duen aisialdi eredu batera jauzia eman nahi dute. Ekainaren 25ean, larunbata, ospatuko dute, egun osoko egitarau baten bidez: futbol txapelketa (11:00), poteoa (13:00), bazkaria (14:30), bazkalosteko kafea (14:30), sagardo dastaketa (18:00) eta kontzertuak (21:00). Ekitaldi guztiak Easo plazan egingo dituzte.



