Gogoratzen al duzu Groseko merkatu zaharra?
Groseko merkatu zaharra nolakoa zen erakusten duen bideo bat zabaldu berri dute sare sozialetan, San Sebastian Desaparecida orrialdearen bidez. Egungo Nafarroa Behera plazan zegoen Groseko merkatu zaharraren irudi batzuk erakusten ditu, azken urtetakoak, 90eko hamarkadakoak. 1923. urtean ireki zuten, eta 1997. urtean bota zuten. Art Deco estiloko eraikina zen. Egun, Groseko merkatuak ez du eraikin propiorik, Nafarroa Behera plazako etxebizitzen eraikin batean dago.