Argitu da misterioa
Espainiako erregeak San Telmo Museoaren atzo egindako bisitak zeresana sortu du hirian, baina zalaparta handiagoa sortu zuten erregeari ongietorria emanez agertu ziren hainbat kartelek.
Mota guztietako teoriak zabaldu ziren, DSS2016k berak ere ukatu zuen kartelak jarri izana, eta sare sozialak sutan egon ziren hainbat ordutan. Gaur argitu da misterioa: Donostia $aldu eta Suntsitu kolektiboak hartu du bere gain ekintza eta bideo bat plazaratu du Pentsatu. Ez sinestu lelopean. Bertan udaletxeko langilez jantzitako bi lagunek markesinako beira nola altxatzen duten ikus daiteke, kartelak jartzeko.
Erlazionatutako edukiaJende andana elkartu da Zuloaga plazan errege-erreginaren aurka protesta egiteko