Aieten Jolastokin ospatuko dute San Joan bezpera
Aieteko euskara batzordeak bultzatuta, San Joan suaren inguruan elkartuko dira Aietekoak ostegunean, ekainaren 23an. Jolastokin, parrokiaren ondoan, elkartuko dira urteko egunik luzeena ospatzeko. Sardin erreak dastatu eta euskal giroaz gozatzeko aukera izango dela esan dute euskara batzordekoek, eta festan parte hartzera animatu dituzte bizilagunak. Asteartean, ekainaren 21ean, dantzak entseatuko dituzte Axularreko frontoian, 18:30ean.
Trikitilariak hasiko dira festa giroa pizten, 20:00etan. Sardina erreak 21:00etarako prestatuko dituzte Jolastokin, eta 22:00etan piztuko dute San Joan sua.