Belartza ingurua bisitatu dute hainbat herritarrek
Eguzkiren eskutik industriagunea
Txangoa egin zuten hainbat herritarrek, Belartza 2 industriagunea eraiki nahi duten ingurura, igande goizean. “Desagertzeko zorian dagoen xarma handiko parajea” hitzekin deskribatu du gunea Haritzalde Naturzaleen Elkarteak. Ia hiru orduko ibilaldia egin zuten gertutatutakoek, Eguzki talde ekologistaren eta Jesus Mari Alquezar mendizalearen eskutik. Belartza 2 Gelditu zioen kartela zabaldu zuten ibilaldiaren aitzakian.
Euren babesa eman zuten Naturkonek (Gipuzkoako talde naturzaleak) eta Belartza II Gelditu auzo-elkarteak.
IRUTXULOKO HITZA inguruko bi bizilagunekin bildu zen egoera bertatik bertara ezagutzeko, eta erreportaje zabala argitaratu zuen.



