Easo plazan piztuko dute sua Amarakoek
Sugeak eta zapoak erre! lelopean ospatuko dute San Joan bezpera Amaran. Easo plazan piztuko dute sua, eta suaren inguruan ospatuko dute urteko gaurik magikoena. Haurrentzat txokolate jana prestatuko dute 20:30ean. Ondoren, Eskolako haurren dantza taldeak esku dantza dantzatuko du, 21:00etan. Sua 21:30ak inguruan piztuko dute.
San Joan sua nola ospatuko dute beste auzoetan? Auzo guztietako informazioa biltzen ari da IRUTXULOKO HITZA.