Asteartean orain arteko ibilbidearen balorazioa egingo dute eta asteazkenean aurrera begirako estrategia diseinatuko dute.
Gipuzkoa Zutik mugimendua asanbladan. (Argazkia: @larbelaitz)
Maiatzaren 29an Gipuzkoa Plazan hasitako kanpaldia herrietara zabalduko du Gipuzkoa Zutik mugimenduak.
Larunbatean Zubietan lo egin ostean,
igandeko asanbladan hartu zuten “bigarren zikloa martxan jartzeko erabakia”. Tentsio uneak bizi izan zituzten;
Ertzaintza Gipuzkoa Zutik-en asanbladaren aurka oldartu zen.
Bigarren faseari buruzko erabakiak hartuko dituzte astearteko eta asteazkeneko asanbladetan. Asteartean orain arteko ibilbidearen balorazioa egingo dute eta asteazkenean aurrera begirako estrategia diseinatuko dute. Bi asanbladak 19:00etan izango dira Gipuzkoa Plazan.
Gainera, asteazkenean fase aldaketa irudikatuko duen “ekintza kolektibo” bat egingo dute. Ekintza jendetsua izatea nahi dute eta pelukak eta maskarillak eramateko deia luzatu dute.
Gipuzkoa Zutik mugimendua Gipuzkoako gero eta eskualde eta herri gehiagotara zabaltzen ari da, eta
fase aldaketa honetan bukatutzat eman dute kanpaldi iraunkorraren formatua.