Sagues, San Joan bezperarako prest

Jende gehien erakartzen duen suetako bat izan ohi da Saguesekoa. Ostegun arratsaldean hasiko dira San Joan bezperako ospakizunerako prestatzen. Eskusoinuaren erritmoan piztuko dute jai giroa, Tomas Alba zabalgunean, eta lore banaketa egingo dute. Eskola dantza taldeak euskal dantza emanaldia egingo du 21:00etan. Galizia etxeak queimada egingo du, eta prest egongo da 21:30erako. Gose direnek Groseko jai batzordeak prestatuko dituen sardinak dastatzeko aukera izango dute. San Joan sua 22:00etan piztuko dute, eta Ezten Giro-taldearekin erromeria egingo dute. Uliak ere parte hartuko du festaren antolaketan.
HITZAkide HITZAkide