Oletan ere egingo dute sua, kontzertu eta guzti.
Luisito eta Luisita pertsonaien erraldoian, Herrerako plazan. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Herreran jaiei bukaera emango diete, San Joan bezperako suarekin, ostegun gauean. Kaxuelita afaria egingo dute plazan, eta, ondoren, suaren inguruko ospakizunari ekingo diote. Afalostean, 21:30ean, San Joan dantza egingo dute, Herrerako txistulariekin eta Beti Alai dantza taldearekin.
Jaiak agurtzeko, 23:00etan, zezen suzkoa eta azken traka egingo dituzte; eta, 23:15ean, Luisito eta Luisita D.J. lanetan arituko dira. Gauerdian,
Gaixoa ni abestuko dute.
Oletan ere sua izango dute
Oletan asteazkenean hasiko dituzte auzoko jaiak, igandera arte. Herreran bezala, bertan ere sua piztuko dute. Hona hemen egitaraua:
- 18:00etan, Haur jolasak.
- 22:30ean, Dimbi Damba musika taldearen kontzertua.
- 00:00etan, zezen suzkoa eta San Joan sua.