Solstizio eguna ospatuko dute Parte Zaharrean
Sorgin dantzarekin batera piztuko dute sua Parte Zaharrean, Pasealeku Berrian. Asteazkenean sorgin dantzaren entsegua egingo dute Trinitate plazan, 18:00etan –euria egiten badu, Arrano elkartean–. Ostegunean, 19:00etan elkartuko dira azken entsegua egiteko, eta 22:00etan denak suaren inguruan elkartuko dira sorgin dantza egiteko. Urgullpeko Gazteak auzoko gazte asanbladak antolatzen du ospakizuna.


