Ainhoa Aierbe, Karlos Ngema eta Ane Bastida epaimahaikideek hautatu dituzte; ikusleen saria ere jaso du talde batek.
Izarrak Plazara talentu lehiaketako irabazleak. (Argazkia: Bagera)
Izarrak Plazara talentu lehiaketaren V. edizioaren finala ospatu zuten asteburuan, Intxaurrondo kultur etxean, Plazara Goaz Intxaurrondoko Euskara Batzordeak, Euskara Zerbitzuak, Bagerak eta Donostia Kulturak elkarlanean.
Zazpi ikuskizun iritsi ziren finalera: Itxaso Trekuk, bakarlariak, Zea Maysen
Negua joan da ta abestia kantatu zuen. Lagunekin dantzan taldeak, berriz, dantza ikuskizun bat eskaini zuen. Zortzi ikaslez osatutako taldeak akrobazia eta abilezia aparta erakutsi zuten oholtza gainean. Ondoren, Izar distiratsuaken txanda iritsi zen. 11 urteko bost neskek beraiek sortutako arrazakeriaren inguruko obra bat antzeztu zuten. Laugarren ikuskizuna Emma Herrerarena izan zen. Herrerak pianoarekin lagunduta kanta bat hautatu zuen talentu lehiaketarako. Potato Dueten txanda izan zen jarraian. 17 urteko bikote gazteak irriak eta txalo ugari lortu zituen eskainitako antzezlanarekin. Talentu lehiaketaren azken aurreko ikuskizuna Lauazeta Zunba taldearena izan zen. 7 neskek 3 abestiz osatutako koreografia taularatu zuten eta azkenik, Kimuak taldearen antzerkia izan zen ikusgai.
Eurobisionera goaz? izenburua jarri zioten eskainitako antzezlari.
Emanaldi guztiak ikusi ondoren, epaimahaikideek (Ainhoa Aierbe, Karlos Ngema eta Ane Bastida) hiru garaileak aukeratu zituzten:
- 12 urte beherakoen saria: Kimuak taldea.
- 13-18 urte bitarteko saria: Potato Duet.
- Euskararen saria: Izar distiratsuak.
Ikusleen saria, berriz, Lauaizeta Zumba taldeak irabazi zuen.