Iazko San Joan sua, Loiolako Lorategi Hirian. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Lorategi Hirian piztuko dute sua Loiolan, San Joan bezperan, ohiturari jarraituz. Horren aurretik, 20:00etan, haurren jolasak egingo dituzte, Latsarien plazan. Aztien lehorreratzearekin kalejira egingo dute plazatik, suaren ingurura joateko.
Jaia antolatzeaz arduratu dira Ur-Kirolak arraun elkartea, Sustrai aisialdi taldea eta jai batzordea.