Jaiei hasiera emango diete gaur Oletan
Txupinarekin piztuko dute festa, eta igandera arte jarduera ugari antolatu dituzte.
Oletan 50 urtetik gora daramatzate jaiak antolatzen. Jai batzordekoek diote trikitixa eta akordeoi banarekin egin zutela lehen ekitaldia, baina urteekin jarduera gehiago txertatzen joan direla, «bereziki, auzotar eta lagunei esker».
Egun, bada, bost egunetan zehar festa giroa izaten da nagusi Altzako barruko auzo txikian, eta, gehienbat, haurrak bilakatzen dira protagonista. Gaur txupina piztuko dute, 18:00etan; eta, ondoren jolasak, buruhandiak eta pala txapelketa izango dira nagusi. Bihar eta ostiralerako beste hainbat jarduera antolatu dituzte.
Astebururari begira, larunbatean, arrakasta handia duen VII. patata tortilla lehiaketa egingo dute, 13:30ean; baita sardina jate herrikoia ere, 19:00etan. Gureak konpartsak dantza emanaldi bat eskainiko du ordu berean, eta dantzatzen jarraituko dute berandu arte. Izan ere, 00:30ean, dantza txapelketa egingo dute.
Igandearekin amaiera emango diete jaiei: «Egunik politena izaten da; auzotar ugari elkartzen gara eta egun osoko plana egiten dugu», azaldu dute jai batzordekoek. Goizean, meza eta toka eta bote txalpeketak egongo dira; eta, 14:00etan, aiton-amonei janaria eskaintzen zaie. Arratsaldean, tute txapelketa, umeentzako antzerkia eta jaien bukaerako txupinazoa botatzen dute.
OLETAKO JAIAK 2016 | EKAINAK 22-26
Ekainak 22, asteartea
- 18:00 Jaien hasiera txupinazoarekin.
- 18:15 Txistulariak girotutako buruhandiak.
- 18:30 Umeentzako jolasak.
- 19:30 Pala txapelketaren 1. finalerdia.
- 21:00 Zinema auzoko plazan.
- 16:30 Auzoko plazan, umeentzako marrazki lehiaketa (12 urte arte).
- 18:00 Umeentzako jolasak.
- 19:30 Pala txapelketaren 2. finalerdia.
- 21:00 Afari herrikoia auzoko plazan.
- 22:30 Dimbi damba musika taldearen kontzertua.
- 00:00 Zezen suzkoa eta San Joan sua.
- 11:00 Umeen CROSS txapelketa.
- 12:00 Umeentzako jolasak.
- 17:00 Umeentzako jolasak.
- 19:00 Txistulariak girotutako buruhandiak.
- 19:00 Gazteen pala txapelketa (12 urte arte) eta emakumeen pala txapelketaren finala.
- 19:30 Pala txapelketaren finala.
- 23:00 Ruben DJa.
- 11:00-13:00 Kultur lantegia.
- 11:00-13:00 Puzgarriak frontoian.
- 13:30 VIII. Patata tortilla lehiaketa.
- 14:00 Bazkari herrikoia.
- 16:00 Mus txapelketa.
- 16:00-19:00 Puzgarriak frontoian.
- 19:00 Sardina jate herrikoia.
- 19:00 Dantza erakusketa Gureak konpartsaren partez.
- 23:00 Cafe Irlandes taldearekin, dantza.
- 00:30 Dantza txapelketa; ondoren, dantza eta pala txapelketaren sari banaketa.
- 8:00 Diana herrikoia.
- 11:00 Meza.
- 12:00 Parrilaz egindako pintxo herrikoiak.
- 12:00 Kontzertu korala, Altza kantuz taldearekin.
- 12:30 Toka eta bote txapelketa.
- 14:00 Helduentzako luntxa.
- 16:00 Tute txapelketa.
- 18:00 Umeentzako antzerkia Casares-Tomasene kultur etxeari esker.
- 19:00 Jai bukaeraren txupina.