Intxaurrondoko Sagastieder plaza izango da festaren erdigunea, ostiraletik igandera bitarte.
Intxaur jaietako antolatzaileetako batzuk. (Argazkia: Traganarrua kofradia)
Kaldero Jaun jaietako antolatzaileek erretiroa hartzea erabaki zuten 2014an, eta Traganarrua kofradiako kideek hartu zuten lekukoa. Helburu nagusia da auzotik eta auzoarentzako egitarau bat sortzea, jai euskaldun, herrikoi eta parekideen alde. Hala, gaur, 20:00etan botako dute txupina, eta igandera arte luzatuko dira jaiak, Sagastieder plaza erdigune bihurtuta.
«Intxaurrondon ez da mugimendu handirik egon, eta bizitasuna eman nahi diogu auzoari, zerbait sortzeko jendea eta aukerak badaudelako. Intxaur jaien bitartez, auzo identitatea indartu nahi dugu», nabarmendu dute Traganarrua kofradiakoek.
Berritasun gisa, salaketa sozial bat egingo dute urtero hemendik aurrera, jaietan. Aurtengoari dagokionez, errefuxiatuen egoera izango dute hizpide, eta erronka da Intxaurrondoko biztanle kopurua dirutan lortzea: auzotar bat, euro bat. Hala, 17.000 euro eskuratuko lituzkete.
Zaila ikusten duten arren, biztanle guztiak animatu nahi dituzte euren elkartasuna adieraztera. Horretarako, hiru egunetan zehar, Sagastieder plaza errefuxiatuen argazkiekin apainduko dute, eta eltzetxoak jarriko dituzte dirua biltzeko. Lortzen duten kopurua auzoko Zaporeak proiektuarentzako izango da.
Egitarauaren barruan, V. Intxaurrondo Eguna ospatuko dute larunbatean. Urtero, auzoko festaren batean egiten dute; eta, aurten, Sagastieder plazara eramango dute. Kirol, marmitako eta mus txapelketak, Intxaurtze abesbatza, txaranga, koadrilen arteko jolasak, dantzak eta kontzertuak izango dira aukeran.
Ostirala, ekainak 24
- 20:00etan: Txupina.
- 22:00etan: Parasitos XXL, Lurpeko Ikarak, Major Arcana eta Sangre de Mono taldeak, Sagastieder plazan.
Larunbata, ekainak 25
- 12:00etan: Marmitako txapelketa, eta Intxaurtze abesbatza.
- 14:30ean: Herri bazkaria.
- 16:00etan: Dotake txaranga.
- 17:00etan: Kuadrillen arteko jolasak.
- 19:00etan: Areto dantzak.
- 21:00etan: Kuadrillen afaria.
- 22:00etan: Pelayo y sus malditos, Rockanbrom eta Lau Bola taldeak, Sagastieder plazan.
Igandea, ekainak 26
- 11:00etan: Karate erakustaldia.
- 18:00etan: Kiliklon DJ Porru, antzerki eta dantza ikuskizuna haurrentzeko, Sagastieder plazan.