Aste Nagusia, su artifizialak, Euskal Jaiak eta estropadak iragartzen dituzten kartelak aurkeztu dituzte.
Kartelen aurkezpena. (Argazkia: Malen Aldalur)
Donostiako Udalak abuztuko eta iraileko hiriko jairik garrantzitsuenen kartelak aurkeztu ditu:
Aste Nagusikoa, su artifizialetako, Euskal Jaietakoa eta Estropadetakoa.
Aste Nagusiko kartela, Jose Maria Fernandez Briones toledoarrak egin du. Izozki bat ageri da argazkian eta atzean su artifizialak irudikatu daitezke. Gainera, kolore zuria eta urdina erabili ditu. “Koloreen hautaketa eta izozkiaren egokitasuna” azpimarratu ditu Eneko Goia alkateak.
Su artifizialen kartelari dagokionez, orain urtebete saritutako argazki bat izango da protagonista. Juan Carlos Pombar oreretarrak egin du kartela. Argazkia aukeratzearen arrazoien artean honakoak aipatu ditut: zeruaren zabaltasuna, suen altura ezberdina eta Donostia ezaugarritzen duten zenbait eraikin azaltzea.
Euskal Jaien kartela, berriz, donostiar batena da: Ioseba Imanol Vilas Molina. ‘Jai borobilak’ izenarekin izendatu du kartela. Kupel borobil bat dago erdian, eta Vilasek azaldu duenez, Euskal Jaietako zenbait “protagonista” biltzen ahalegindu da.
Estropadetako kartela Leridako Antonio Pontí Ibrasena da. 2012an estropadetako kartelaren sariaz gain Donostiako Zinemaldiko kartelik onenaren saria ere irabazi zuen.