Asteazkenean piztuko dute txupina, herriko udaletxeko bandera igotzen dutenean; hala, igandera arte luzatuko dira jaiak.

Altzatarrak Kultur Elkarteko hainbat kide, jaien egitaraua eskuetan dutela. (Argazkia: Lide Ferreira)
Ofizialki, Altzako jaiak larunbatean hasi ziren, baina egun hori egitarauak banatzeko baliatu zuten. Hortaz, benetako hasiera, asteazkenean izango da, 18:00etan, Altzako udaletxetik txupina bota eta bandera igotzen dutenean. Jarraian, Donostia 2016ko Hormek diote proiektuaren harira, Haatik Dantza Konpainiak emanaldi bat eskainiko du. Gauean, berriz, danborrak astinduko dituzte Altzako kaleetan barrena.
Ostegunean, San Martzial egunarekin, euskararen aldeko mural bat margotuko dute, 16:00etan, Txapinene kalean. Eta, ostiralean umeen eta jubilatuen eguna izango da: haur parkea, XXX. Elkartearteko Toka txapelketa, txokolate jatea…
Larunbatean, herri kirolez beteko da Altza, eta bertsoetarako tartea ere egongo da, Alaia Martin eta Sustrai Colinarekin (13:30ean eta 19:00etan). 22:00etatik aurrera, hiru kontzertu egongo dira: Remember the 80’s, Boogie Van Rock –rock klasikoa– eta Rolling Dice Hard Rock.
Iganderako pilota partidak prestatu dituzte Altzakoek, 11:00etan, frontoian. Tartean, Titin III.ak eta Zabalak Saralegi eta Kokaren aurka jokatuko dute. Jaiak bukatzeko, sagardo dastaketa bat egingo dute, 18:30ean, trikitilariek girotuta.
ALTZAKO SANMARTZIALAK | EGITARAUA
Ekainak 29, asteazkena
18:00. Altzako udaletxetik