Añorgako karmenak hasiko dira larunbatean
Badatoz Añorgako karmenak! Asteburuan hasiko dira motorrak berotzen, eta hurrengo astean ere jaietako programak aurrera jarraituko du. Kuadrillen egunarekin hasiko dira jaiak, larunbatean. Gazteen eta nagusien kros herrikoia egingo dute goizean, paella prestatzen hasiko dira eguerdian, eta kuadrillen arteko bazkaria egingo dute. Arratsaldean, Zementon jaitsiko da Añorgara, eta berarekin batera ospatuko dute karmengo jaien hasiera. Gauean Skakeitan eta Gozategi taldeak ariko dira zuzenean.
Igandean Jubilatuen eguna ospatuko dute. Gure Kabia abesbatzak emanaldi bat eskainiko du elizan, eta jubilatuen adiskidetasun bazkaria egingo dute kultur etxean. Arratsaldean, Arkaitz dantza taldeko haurrek dantzatuko dute. Frontoian bertso saio eder batetaz gozatzeko aukera izango da. Amaia Agirre, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso ariko dira bertsotan.
ASTEBURUKO EGITARAUA LARUNBATA, 9 -08:00 Oilasko biltzaileak. -09:40 Gazteen krosa.-10:00 Nagusien krosa. -11:00 Krosaren sari banaketa. -12:00 Paella prestaketa. -12:30 Oilasko biltzaileei ongi etorria. -14:00 Koadrilen bazkaria. -15.55 Koadrilen argazki erraldoia. -16:00 Mus txapelketa azkarra. -16:00 Kuadrilen arteko triviala. -17:00 Koadrilen arteko jolasak. -19:00 Zementonen jaitsiera. -19:10 Bandera igoera Eonian elektrotxarangarekin. -21:45 Koadrilen afaria Jolas Etxean. -00:00 Kontzertuak: Skakeitan eta Gozategi. -03:00 Labezomorro erraldoia. IGANDEA, 10 10:00 Jose Manuel Iribar II Memorialaren finalak. 11:30 Meza nagusia. 12:15 Gure Kabia abesbatzaren emanaldia elizan. 13:00 Jubilatuen batzar nagusia. 14:00 Jubilatuen adiskidetasun bazkaria Antxon Ayestaran kultur etxean. 17:00 Arkaitz dantza taldeko haurren emanaldia. 18:00 Amassorrain ikastolaren 50. urtemugaren dokumentala Cemento Rezola museoan. 20:30 Bertso saioa frontoian: Amaia Agirre, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso.