Sanferminetako parrandazaleek Iruñeko bidea hartu dute
Urtero bezala, Iruñeko sanferminetako parrandaz gozatzeko autobus geltokira hurbildu dira donostiar zein atzerritar ugari. Aurten, ordea, inguru berri batean elkartu dira denak: Atotxako geltokian, hain zuzen ere. Urduritasunak eta presak izan dira nagusi parrandazaleen artean. Izan ere, 12:00etako txupinazoan egon nahi zuten, eta korrika ibili dira 10:30eko autobusa hartzeko.
Gazte ugari ikusten ziren arren, helduagoak ere festa giroan murgiltzeko gogotsu zeuden. Gainera, egun handirako jantziak prestatu dituzte: arropa zuria eta zapi gorriak ez dira falta izan.
Autobus geltokian ez ezik, hiritik dabiltzan lagun talde batzuk ere badabiltza. Esate baterako, Zurriola pasealekuan hitzordua egin duen baten bat ikusi dugu, Iruñeko bidea hartzeko asmoz.




